February 23, 2008

Beti bukarea berdina

Filed under: Azalpena

Mutil batek aspaldiko lagun bat topatu du kalean. Hainbeste denbora elkar ikusi gabe, bakoitzaren egoeraren berri ematen hasi dira elkarri:
-Aizak, jakin diat izugarrizko andregai mordoa izan duala.
-Bai, andregai batzuk izaan ditiat, bai.
-Izenak esango al dizkidak?
-Nola ez: Garbiñe, Zuriñe, Eguzkiñe…
-Denek bukaera berdina ala?
-Bai, motel! Nitaz nazkatu eta beste batekin joaten dituk.

Kotxeko lehiotik burua

Filed under: Azalpena

Ba omen doa familia osoa autoan, eta umea atzeko aldean burua lehiotik ateratzen ari da. Azkenean amak nazkatuta:
-Xabiertxo, ez atera burua lehiotik!
-Ama, utz iezadazu, oso ondo noa eta!
-Esan dizut ez ateratzeko burua lehiotik, e!
-Ez zait ezer pasako.
-Baietz, bada, ez atera!
Kasurik ez umeak. Halako batean amak ere burua atera du lehiotik eta:
-Kontuz ibili baran-dan-dan-dan-dan-dilarekin, e!

Gaizkiulertua

Filed under: Azalpena

Etorri zen halako egun batean madrildar bat zaldibira eta bazkaltzeko arraina behar omen zuela eta, arraindegi batetara sartu eta Zaldibin erdaraz hitz egiten ez zela konturatu gabe, esaten dio saltzaileari lasaitasun osoz:
- Hola, me pone bonito?
-Bonito! Hik ze uste dek, nik milagrok itten dizkiatela edo ze!

February 15, 2008

Behi eroa

Filed under: Azalpena

Honako bideo hau gizon baten eta behi baten arteko salto, ostiko eta abar dituen burruka irreal bat da. Orain ez dit horrenbeste grazia egiten baina lehen aldiz ikusi nuenean parre egin nuelako erakutsi nahi dizuet.Aholku bat nahi baduzue, bideoaz hobeto gozatzen da musika edo altabozak jarrita.
Gustatuko zaizuelakoan:

Beti ez dago onena izaterik

Filed under: Azalpena

Halako egun batean elkartu ziren Hercules, Edurnezuri eta Notredameko Korkorduna. Herculesek munduko indartsuena zela esaten zuen, Edurnezurik munduko ederrena zela, eta Notredameko Konkordunak bera zela munduko konkordunena.
Halako batean Edurnezuri zalatzan hasi eta esan zuen:
-Eta esaten ari garena ez bada egia? Ba ote dago Unibertsoan gu baino indartsuago, ederrago eta konkordunagorik? Again hobe izango da Zeruko Jainkoari galdetzea.
Halaxe egin zuten eta Jainkoarengana jo zuten. Lehenik Hercules sartu zen lehena Jaunaren etxean eta poz-pozik esan zuen:
-Bai, indartsuena naizela esan dit!!
Ondoren Edurnezuri sartu zen eta berdin atera zen:
-Bai, ederrena naizela esan dit!!
Gero Notredameko Konkorduna sartu zen eta atera zenean, geldetu zien triste aurpegiarekin bere lagunei:
-Baina, nor da Duquesa de Alba delakoa??

February 12, 2008

Benetako mozkorra

Filed under: Azalpena

Sartu zen behin pasa-pasa eginda zegoen mozkor bat Kale Nagusiko jendez betetako taberna batetara eta erdira joan eta esaten du altu:
-Hemendik ezkerreranzkoak, sunormal batzuk zarete, eta hemendik esuineranzkoak, berriz, astakirtenak.
Ondoren, ezkerraldeko batek botatzen du:
-Aizu, ni ez naiz sunormala e!
Eta mozkorrak berriz:
-Ba jarri hadi hor, astakirtena!

February 8, 2008

KAIXO DENOI

Filed under: Azalpena

Hauda nire humorezko blog berria naiz eta albiste batzuk ere azalduko diren bertan.

txiste asko dakizkit eta, denek ez agian, baina askorekin egingo duzue "parre".

Ahaztu gabe, blog hau egiteko ezinbestekoa izan dut nire lagun Iñigo, berak asko daki blog-etaz eta berearen berri jakin nai baduzue, bere iratij.blogsome.com blog-ean sartu zaitezkete.

Ongi etorriak!